EL PORTAL DE EDUCACION FISICA, deporte escolar, actividad física y salud
 

  Crear Una Cuenta : Entrar : Inicio : Noticias : Juegos EFI Enlaces :  Artículos : Descargas : Tu CuentaForos
 
Enlaces maixua.com
Menú Principal
·Inicio
·Juegos EFI
·Artículos
·Descargas
·Enlaces
·Agenda
·Foros
·Colabora
·Tu Cuenta
·Mensajes Privados
·Temas/Topicos
·Top 10
·Libro de Visitas
·Contactar
EL PORTAL DE EDUCACION FISICA :: Ver tema - GH ordu murrizketarik ez

FAQ : Buscar : Miembros : Grupos de Usuarios  Perfil : Entre para ver sus mensajes privados : LoginRegistrarse

GH ordu murrizketarik ez

 
Publicar nuevo tema   Responder al tema    Foros de discusión -> Educación Física en general
Ver tema anterior :: Ver tema siguiente  

IAZURMENDI
Graduado
Graduado


Registrado: Feb 06, 2007
Mensajes: 7
MensajePublicado: Mie Ago 08, 2007 10:37 am    Asunto: GH ordu murrizketarik ez Responder citando

GORPUTZ HEZKUNTZAN ORDU MURRIZKETARIK EZ

Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza (6-12 urte artekoa) ezartzen duen Dekretuaren zirriborroan (Euskal Curriculum Berria) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ondorengoa du helburu nagusitzat: “gizakiaren gaitasun guztien garapen integrala; hau da, gaitasun motore, kognitibo, komunikatzaile, sozial eta afektiboen garapena”.
Curriculum berri honetan kaltetu nagusia Gorputz Hezkuntza arloa da, ia %40ko murrizketarekin. Dekretu honekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek beraien gorputz eta motore gaitasunak garatzeko eta ariketa fisikoa egiteko eta ohitura osasungarriak eskuratu eta garatzeko denbora erdia izango dute.
Lehen Hezkuntzan adibidez, orain arte Gorputz Hezkuntzari astean 2,5 ordu eskaintzen bazitzaizkion, Curriculum Berriarekin ikastetxe bakoitzak bete beharreko gutxiengoa 1,5 ordukoa izango da, ikastetxe bakoitzak beharrezkoa ikusiz gero ordu gehiago eskaintzeko aukera izanik, horretarako erabilpen askeko orduak eta ikastetxearen autonomia pedagogikoa erabiliz.
Beraz, astean ordu eta erdirekin (oso zaila izango baita ikastetxeek Gorputz Hezkuntzari denbora gehiago eskaintzea eduki kognitiboei ematen zaien garrantziarekin eta gure agintarientzat gorputz eta motore garapenak duen garrantzi gutxiarekin) nola lortu behar dira GAITASUN MOTOREEN KONPETENTZIA (Curriculum Berri honetan modan dagoen hitza) MINIMOAK? Astean gorputzaren lanketari ordu eta erdi eskainita nola lortu daiteke GARAPEN INTEGRALA? Hala gorputz eta motore garapena adin hauetan ez ahal da garapen kognitiboa bezain garrantzitsua? Nora nahi dute iritsi Gorputz Hezkuntzako ordu murrizketa hauekin? Hurrengo neurria zein izango da, Gorputz Hezkuntza curriculumetik kanporatzea?...
Okerrena, Hezkuntza Sailak hau guztia nahiko ezkutuan eraman duela da, aprobetxatuz ikasturte amaiera eta EPEa, ia zalaparta handirik atera gabe onartzen den eta jendea ez den mobilizatzen. Betiko moduan, beste arlo batzuetarako (noski, garrantzitsuenetarako: matematika eta hizkuntzak) orduak behar badira, zeini kenduko, eta gorputz hezkuntzari kentzen dizkiote. Total, baloiarekin eta sokarekin jolastu beharrean hobeto daude ingelera edo matematika egiten. Zein gutxi baloratzen den GH arloa. Gainera ez dute ordu erdi kendu, ez, ia erdira murriztu dute.
Egoera honen aurrean, zerbait egin beharra daukagu. Onartezina da egun betetik bestera, eta gurekin kontatu gabe GH %40an murriztea. Egoerari buelta ematen saiatu behar dugu, batez era Gorputz Hezkuntza arloaren duintasunaren alde, bestela, hurrengo pausoa GH derrigorrezko hezkuntzatik ateratzea izango baita, horrek suposatuko lukeenarekin. Aurreko esperientziengatik, badakigu zalapartarekin eta mobilizazioekin “zerbait egin daitekeela”, azken batean politikariei horrek ematen baitie mina.
Uztailean zenbait jende mugitzen hasi zen eta irailaren 8an, Durangoko Ibaizabal Ikastolan, goizeko 11etan biltzeko geratu ziren. Bertara gizarte arloko eta irakaskuntzako sektore guztiak daude gonbidatuta, eta noski, garrantzitsua izango da Gorputz Hezkuntza arloko irakasleon parte hartzea. Bilera honen helburua egoeraren berri ematea eta aurrerantzean zer egin behar den aztertzea dira.
Mezu hau zabaltzea komeni da, bilera horretan ahalik eta jende gehienek parte hartu dezan.
MURRIZKETARIK EZ, GORPUTZ HEZKUNTZAKO ORDU GEHIAGO ALDARRIKATZEN DITUGU
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado
maixua
Administrador
Administrador


Registrado: May 19, 2005
Mensajes: 328
MensajePublicado: Mie Ago 08, 2007 7:58 pm    Asunto: Responder citando

Aupa IAZURMENDI, zer moduz? eta oposaketak?
Hemendik ere, eta ikus dezakezun bezala, webmaster/irakasle batzuk elkartu gara gure ahotsa interneten, eta bide batez, gizarte guztian entzun dadin. Ez da lan erreza izango baina guk ez badugu gure arloa defendatzen ez du inork ere egingo. Web orri bat ireki dugu gure asmoak plazaratzeko http://porunaeducacionfisicaviva.blogspot.com/ eta zure mezu bikaina bertan kopiatu dut. Denon artean "manifiesto" antzerako bat egin behar dugu, eta gero estatuko hizkuntza desberdinetara itzuli. Bertan parte hartu nahi baduzu, edo antolatu dugun web orri honetan parte hartu esan eta idaztera konbidatuko zaitut.

Bestalde, zuek egiten ari zareten mobilizazioa ere txalotzekoa da. Nire partetik, nire web orri guztietan luzatuko dut konbokatoria, eta joaten ere saituako naiz (apur bat urruti badatorkit ere). Zuek ere pentsatuko zenutela uste dut, baina gizarteko beste erakunde batzuren elkartasuna ere bilatuko beharko genuke (sindikatuak, sendagile elkarteak etab).

Joan zen egunean komentatu nizun bezela, nire web orria zuen serbitzura jartzen dut zuen mobilizazioak koordinatzeko edo beste edozer gauzetarako. Gainera, eta denbora gutxi barru, maixua.com eko euskara hutsezko webgunea plazaratuko dut. Nahiko aurreratuta dago http://euskara.maixua.com en ikusi dezakezun bezala. Gainera foroa ongi dabilela uste dut Very Happy

Animo eta segi aurrera
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado Enviar email Visitar sitio web del autor MSN Messenger
guseguse
Licenciado
Licenciado


Registrado: Dec 12, 2005
Mensajes: 141
Ubicación: Artea
MensajePublicado: Dom Sep 02, 2007 8:30 pm    Asunto: Responder citando

Se jodió. Bihar lanera.

Larunbatararte peña.
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado
oier
Graduado
Graduado


Registrado: May 02, 2007
Mensajes: 1
MensajePublicado: Mie Sep 05, 2007 10:29 am    Asunto: GHko ordu murrizketarik ez! Responder citando

Ieup!

Larunbatean ezin izango dut joan Durangora, baina ezagun batzuei eman dieta bileraren berri eta joateko asmoa dute.

Nafarroan oposaketak egin nituenean, bertan eman ziguten murrizketaren aurka izenpetzeko aukera, eta bertan aurkeztu ginen 28ak hala egin genuen. Larunbatean bertara joan behar duzuenok jakin dezazuenidazten dizuet.

Beno besterik gabe ongi segi eta jakingo dut erabakitakoaren berri!

Aio
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado
guseguse
Licenciado
Licenciado


Registrado: Dec 12, 2005
Mensajes: 141
Ubicación: Artea
MensajePublicado: Lun Sep 10, 2007 9:58 am    Asunto: Responder citando

Izugarria da daukagun kezka irakasleok, heziketa fisikoan orduak murriztuko dituztela eta. 250 lanpostu galduko ditugula, umeak kaltetuta suertatuko direla... bla, bla, bla... 34 pertsona agertu ginen Durangon irakasleoi zuzendutako bilera horretara. Haserrea pasatzen zaidanean kontatuko dizuet zer erabaki zen.

Evil or Very Mad
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado
maixua
Administrador
Administrador


Registrado: May 19, 2005
Mensajes: 328
MensajePublicado: Lun Sep 10, 2007 12:15 pm    Asunto: Responder citando

Ni ezin izan nintzen joan, baina 34 irakasle elkartzea ez da hasera txarra Shocked

Ahal duzunean emaiguzu bileraren berri eta hartu ditezkeen neurriei buruz hitzegin bazenute ere. Bueno, badakizu web orri hau irakita dagoela egokiak iruditzen zaizkigun ekintzak bultzatzeko.

Beno ongi izan eta laster arte!!!
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado Enviar email Visitar sitio web del autor MSN Messenger

Mostrar mensajes de anteriores:   
Publicar nuevo tema   Responder al tema    Foros de discusión -> Educación Física en general Todas las horas son GMT - 1 Horas
Página 1 de 1

 
Cambiar a:  
Puede publicar nuevos temas en este foro
No puede responder a temas en este foro
No puede editar sus mensajes en este foro
No puede borrar sus mensajes en este foro
No puede votar en encuestas en este foro


Powered by phpBB © 2001, 2002 phpBB Group. Template by Intrepid Studios.
Forums ©




Web hosting - Directorio Web - DirectorioURL.com - Deyaboo | Directorio de enlaces web - Lupa.net: El buscador de Internet - Directorio Web - Directorio de enlaces - Cursos de Ingles en Inglaterra - Cursos de Ingles en Verano

PHP-Nuke Copyright © 2005 by Francisco Burzi. Este software es libre, y usted puede redistribuirlo bajo la licencia GPL. PHP-Nuke viene sin garantía absoluta, para detalles, vea la licencia.
Página Generada en: 0.11 Segundos

:: WinterICE phpbb2 style by Intrepid Studios :: PHP-Nuke theme by Mighty_Y :: Traducido y modificado por DragonNB ::