EL PORTAL DE EDUCACION FISICA, deporte escolar, actividad física y salud
 

  Crear Una Cuenta : Entrar : Inicio : Noticias : Juegos EFI Enlaces :  Artículos : Descargas : Tu CuentaForos
 
Enlaces maixua.com
Menú Principal
·Inicio
·Juegos EFI
·Artículos
·Descargas
·Enlaces
·Agenda
·Foros
·Colabora
·Tu Cuenta
·Mensajes Privados
·Temas/Topicos
·Top 10
·Libro de Visitas
·Contactar
 
 
EL PORTAL DE EDUCACION FISICA :: Ver tema - Ordu murrizketarik ez

FAQ : Buscar : Miembros : Grupos de Usuarios  Perfil : Entre para ver sus mensajes privados : LoginRegistrarse

Ordu murrizketarik ez

 
Publicar nuevo tema   Responder al tema    Foros de discusión -> Orokorra
Ver tema anterior :: Ver tema siguiente  

guseguse
Licenciado
Licenciado


Registrado: Dec 12, 2005
Mensajes: 134
Ubicación: Artea
MensajePublicado: Lun Oct 01, 2007 4:53 pm    Asunto: Ordu murrizketarik ez Responder citando

KAIXO GUZTIOI

Mobidaren nondik norakoak azaltzeko idazten dizuet, edo behintzat ahalegina egingo dut.

Aurreko astean gasteiz aldean batzuk dexente mugitu ziren eta ostegunean Parlamentuan kontzentrazioa egun zen, Euskal Curriculum Berria aurkeztuz, hurrengo asteetan bertan onartzeko asmoz. Beraz, zerbait lortu nahi badugu, egun hauetan ahalik eta zarata gehien ateratzen ahalegindu beharko gara.

Egoera horren aurrean, Urriak 2, asteartea, eguerdiko 12etan kontzentrazioa egingo da Lehendakaritzan (argibideak nahi izanez gero Piztiri deitu) eta komeni da ahalik eta jende gehien azaltzea.

Hurrengo astean, Uriak 9an gasteizko Foruen Plazan arratsaldeko 5etatik 7etara Kontzentrazio moduan "JOLASAK" antolatu nahi dira eta jendearen laguntza behar da hori dena antolatzeko eta dinamizatzeko.

Tartean, Urriak 6an Durangoko bilera (11etan Ibaizabal Ikastolan)eta Urriak 7an KILOMETROAK, non protestaldi bat egingo den pankarta batekin eta jendeari esku-orri informatiboak banatuz. Bi ekintza hauetan, batez ere kilometroakekoan ahalik eta jende gehienak parte hartzea komeni da.

Bestetik, SOHAT ( Soin Heziketaren Aldeko Taldea) izeneko talde bat sortu nahi da, nolabait IVEF, Magis eta Soin Heziketaren alde dagoen jendeak bertan parte hartzeko asmoz eta nolabait mugimenduari formaltasun eta nortasun bat emateko asmoz, eta talde honen aurkezpena Urriko 15-19ko astean egingo da. Aurkezpen hori IVEFen egingo litzateke prentsaurreko moduan eta kirolari, talde... babesa bilatu behar da. Beraz, ezagutzen ditruzuen kirolari "famatuak" gonbidatzea omgi legoke eta larunbateko bilerarako zerbait lotua eramanez gero hobeto. Baita ere, Soin Heziketarekin eta osasunarekin lotutako Kongresu, Topaketa...en berri izanez gero, larunbateko bilera eraman, ekintza horietan guztietan protesta edo informazioa zabaltzea komeniko litzatekelako.

Azkenik, sinadura bilketarekin jarraitzeko asmoa dago, baina, nolabait hobeto eta seriotasun handiagoz antolatu beharko da (larunbaterako ideiak pentsatu) eta kamiseten asuntoa aurrera doa.



OHAR GARRANTZITSUA: ohar hau gai honekin harremana izan dezakeen ikasle, irakasle, guraso, kirolari... helarazi.



SOIN HEZIKETAN ORDU MURRIZKETARIK EZ!!!!!
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado
maixua
Administrador
Administrador


Registrado: May 19, 2005
Mensajes: 308
MensajePublicado: Lun Oct 15, 2007 5:06 pm    Asunto: Responder citando

Ieeppaa guse

Bilera hortara joaterik izan ez genuenok, desiatzen gaude bertan gertatu zenaren berri izateko. Gasteizen magisteritza eskolakoak eta ivef -eko ikasleak antolatzen dituztenen albisteak baditut (publikatuak daude gainera portalean) baina zuek (guk) antolatzen ari garenak ez. Gaur egunkarian (DV) publikatu da albiste bat[url] http://www.maixua.com/educacion-fisica-article-595-thread-0-0.html[/url] non gure egoera azaltzen den.

Ea denboratxo bat duzun hitzegindakoa azaltzeko Very Happy
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado Enviar email Visitar sitio web del autor MSN Messenger
IAZURMENDI
Graduado
Graduado


Registrado: Feb 06, 2007
Mensajes: 7
MensajePublicado: Mar Oct 16, 2007 6:00 am    Asunto: Responder citando

SOIN HEZIKETAREN ALDEKO BILERA DURANGON (07-x-6)

30 lagun inguru bildu ginen. Orduarekin gaizki ulertze bat egon zen eta azkenean 11etan hasi ginen.

· Bilerari hasiera emateko Marijok Hezkuntza Departamenduko teknikariarekin (Arrizabalaga) izandako negoziazio farregarriaren berri eman zigun: kafetegi batean bat-batean LHn eta DBHn bi ordu mantentzearen aldeko proposamena. Aste osoan deika ibili ondoren ez dute inolako harremanik lortu. Itxuraren arabera denbora irabazteko nahian dabiltza.
· Aurretik egindako bi kontzentrazio aipatu ziren: Legebiltzarraren aurrean eta Lehendakaritzaren aurrean Gasteizen.
· KILOMETROAK:
igande bertan egin beharrekoa zehazten joan ginen. - Goizean goiz Kilometroko hasiera ofizialeko gunean ondoan dagoen garabian goitik behera pankarta handi bat kokatu, leloa: “ HEZKUNTZAN EZ KENDU ORDURIK UMEEN OSASUNARI”.
- Jarraian ekitaldiaren hasierarekin batera 20 lagun elkartu. Behean beste pankarta handia: “ GORPUTZ HEZKUNTZAREN DUINTASUNAREN ALDE ORDU MURRIZKETARIK EZ!!”. Guztiok kamisetak jantzita eta jendeari eskuorriak banatzen, alde batetik manifestua eta bestetik motzago prestatutako idazkia + marrazkia.
- Ondoren sinadura bilketa. (600 sinadura bildu ziren, eta komentatu behar da jende guztia sinatzeko prest agertu zela. Aldeko jarrera oso nabariak sumatu genituen)
· SINADURAK:
Sinaduren bilketari bultzada berria emateko proposamena jarri zen mahai gainean. Jendea zonaldeka banatu zen eta bertan arituko dira. Alde batetik lana egiten dugun ikastetxe edo unibertsitate edo dena delakoan klaustroaren atxekimendua lortzen ahalegindu. Jarraian ikasleen bidez zirkularra bidali etxeetara (Honetarako eredua beste artxibo batean bidaliko dut), egoeraz informazioa luzatuz eta aldi berean etxeetatik sinadurak lortzeko. Ikastetxeaz gain gure herriko beste ikastetxeekin posible dugu harremanetan jarri eta bertan dagoen irakaslea informatu eta proposatu guk egindako bidea eta animatu berdin egitera. Honez gain posible dugu Herriko kiroldegian, kirol dendetan, gimnasioetan, tabernatan eta herrian jendea biltzen den uneak aprobetxatu sinadurak lortzeko: azoka, pilota partiduak...
Momentuz hasierako ekimen honekin hilabeteko epea eman diogu gure buruari, ahal ditugun sinadura gehienak biltzen ahaleginduko gara azaroaren 10a baino lehen. Gero postaz helbide honetara bidali behar dira:
COLCAFD-PAIS VASCO
Carretera Lasarte z/g
01007
Gasteiz (Araba)

Momentuz kubritzen ditugun zonaldeak honako hauek dira:
OARSOALDEA- EIBAR-ERMUA-PLENTXI-LEA ARTIBAI-URIBE KOSTA-ARRASATE-ELGETA-BERGARA-ANTZUOLA-ZARAUTZ-ORIO-BUSTURIALDEA-GASTEIZ-BILBO-TXORIHERRI-ARRATIA-OTXANDIO-ARABAKO ERRIOXA-ARAIA-AGURAIN-DURANGO

(Esan beharrik ez dago norbaitek beste nonbaitera iristeko aukera baldin badu aurrera egin dezala)

· MANIFESTUARI EMANDAKO SOSTENGUAK:
Momentuz talde hauek eman dute beraien sostengua:
STEILAS- LAB- IKASLE ABERTZALEAK- ELA (Ziur aski azkenean baiezkoa izango omen da)- EKAIT- IVEF/FCAFD- UNION DE FEDERACIONES DEPORTIVAS- BEGOÑAKO ANDRAMARI IRAKASKUNTZA ESKOLA- ETSAIT-
Oraindik beste batzuk konfirmatzeko daude. Urraiaren 19rako SOHATen aurkezpenerako ezinbestekoa da atxekimendu guztiak jakitea, bestela ez diogu atarramendu mediatikorik aterako.

· EKINTZEN EGUTEGIA:
- KILOMETROAK
- URRIAREN 9an Gasteizko Foru Enparantzan arratsaldeko 17etan JOLASAK eta FESTA erreibindikatiboa. Pankartak, esku orriak eta sinadura bilketa. Magisteritza eskola eta IVEFeko ikasleek parte hartuko dute. Momentuz 7 kide joateko prest daude antolakuntzan laguntzeko: Iker, Gorbe, Soni, Hector, Sasi, Iosu eta Alfredo. (Prentsara deialdia egiteko eta hurrengo egunean argazkiak bidaltzeko :Alfredo)
- Urriaren 12an san Mamesen Athletic-Milan partiduan sinadura bilketa + esku orrien banaketa.
- Urriaren 26an (hasieran urriaren 19an egiteko zen, baina atzeratu egin da)SOHATen aurkezpena. Hemen ere Alfredo geratzen da prentsara deialdia egiteko.(Soin heziketaren aldeko taldea). Ostirala da eta eguerdiko 12etan izango litzateke. Bertan mediku, nutrizionista, guraso, irakasle eta eliteko kirolariak biltzea da gure asmoa.
Medikua Arratibel, Lekue edo Zulaika IVEFen saiatuko dira lortzen.
Nutrizionista Soniren anaia izango da eta telebistako pertsonaia omen da, beraz aurpegi ezaguna.
Guraso mailan Txikine dabil ea norbait lortzen duen.
Ikasleak: IVEF eta Magisekoak
Irakasleen aldetik Fernando + Alfredo?
Arazo handiena eliteko kirolariekin izango dugu, ia guztiak entrenamendutan egongo direlako:
- Mendia eta eskalada: Pou anaiak kanpoan daude baina atxekimendua ematen dute. Irati Andak baiezkoa. Iñurrategirekin hitz egiten ari gara.
- Bizikleta: Patxi Vila (Silbarrek) – Igor Gonzalez de Galdeano (Marijo) – Amets Txurruka (Gorbe)
- Pilota: Iñigo Pascual (Pizti) – Zearra (Marijo)- Imanol Agirre-
Koldo + Aritz Larrinaga (Ibon Hernani)- Julen Bereikua (Gorbe)- Konpa (Marijo) – Aimar Olaizola (Hector)
- Futbola: Aranburu (Pizti)- Erika Vazkez + Athletikeko neskak (Ziortza)
- Saskibaloia: Javi Salgado (Iosu Manso)
- Surfa: Acedo ( Marijo + Aritz)
- Mendiko eskia: Izaskun Zubizarreta (Pizti)
- Triatloia: Ainoa Murua eta Llanos ( Aran)
- Rallyak: (Gorbe)
- Korrikalariak: Martin Fiz (Marijo)
- Getxo rugby: (Igor Arana)
Bileran ez genuen hitz egin baina ezinduen talde baten ordezkariren bat lortuko bagenu ere ona izango litzateke.
- Urriaren 25ean Gasteizko Europan Jardunaldiak daude eta bertan Tontxu eta Ibarretxe azalduko omen dira, beraz kanpoan kontzentrazioa egingo dugu. Baimena eskatu baharko da ( Marijo?) eta prentsara deialdia (Alfredo?)
- Azaroaren 26an IRAKASLE EGUNA. Zerbait egiteko egun egokia bezala ikusten zen baina ez zen ezer adostu. Gure irudimenari etekina atera eta proposamenak jasotzeko zain geratzen gara. (Kanpaldia Lakuan + jolasak???)
· KOMUNIKABIDEAK:
Ahal den neurrian gure erronka handiena da. Orain arte ez gaituzte ia kontutan hartu. Herri honetan beti daude gai askoz potoloagoak eta gurea arazo txikia bezala kontsideratzen dute. Ahal dugun neurrian ditugun kontaktu eta entxufetaz baliatu behar gara komunikabideetan tartetxo bat egiteko. Ea denon artean zerbait lortzen dugun. Honez gain norberak herriko, eskualdeko edo egunkari potoloetara bidali iritzi artikuluak edo irratira deitu programa egokietan gaia tratatzeko modua denean. Honela gaia ezaguna egitea lortuko dugu eta errazago aterako gara jarraian prentsan.
· KAMISETAK:
Momentuz 500 kamiseta banatu dira. 75 neuk ditut eta besteak beste bi astetan bukatuta egongo omen dira. Gasteizko IVEF eta Magiseko ikasleentzat 6 eurotan salduko dira eta besteok 12 eurotan salduko ditugu. (Bihar bertan zabalduko dut kontu korrontea eta dirua ingresatzeko zenbakia bidaliko dizuet emailez.) Kamisetak eskatzeko deitu zenbaki honetara: 629545927- PIZTI edo korreo elektronikoz eskatu. Bidaltzearena ez dakit nola egingo dugun baina hitz egingo dugu.

Beno, eta momentuz nahikoa da. Nire ustez bide onetik goaz, denok gero eta animatuago gaude, guztion artean indarra dugu eta hau ikusten joango gara hemendik aurrera. Saiatu jende gehiago animatzen eta ea korreo elektronikoko helbideak 40 izatetik askoz gehiagora iristen garen.
A, Txikinek aipatu dit Eskoriaztako eskolak JAKINGARRIAK aldizkarian Heziketa Fisikoko monografikoa atera dutela eta oso ondo dagoela. Ahal baduzue lortu, irakurri eta zabaldu horko ideiak.

ONGI IZAN ETA ANIMO LANEAN!!!
Asteburu honetan Pizti eta Txikiri egindako elkarrizketak bota dituzte ETBn, euskadi irratian ere zerbait komentatu dute eta prentsan ere (correo, DV) dexente atera da.
ANIMO, DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!!!
GARRANTZITSUA IZANGO DA DENOK PIXKA BAT APORTATZEA, BESTELA MUGITZEN ARI DEN JENDEA ERRETZEKO ARRISKUA DAGO
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado
guseguse
Licenciado
Licenciado


Registrado: Dec 12, 2005
Mensajes: 134
Ubicación: Artea
MensajePublicado: Mie Oct 17, 2007 8:21 pm    Asunto: Responder citando

El Decreto que asigna el mínimo de horas (1,5) de Educación Física acaba de ser aprobado. Es el momento de vaciarse en todas las movidas.

¡¡Que nos escuchen!!
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado
guseguse
Licenciado
Licenciado


Registrado: Dec 12, 2005
Mensajes: 134
Ubicación: Artea
MensajePublicado: Jue Oct 18, 2007 9:57 pm    Asunto: Responder citando

Nuestra movida acaba de salir en "Vaya Semanita", diciendo que con la reducción horaria, nuestros niños terminarán siendo adictos a la teletienda.

Mas leña!
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado
IAZURMENDI
Graduado
Graduado


Registrado: Feb 06, 2007
Mensajes: 7
MensajePublicado: Mar Oct 23, 2007 1:00 pm    Asunto: SOHAT BLOGA Responder citando

KAIXO
SOHAT-en (SOIN HEZIKETAREN ALDEKO TALDEA) izenean blog bat sortu dugu eta bertan gure ekintzen berri eta prentsan etab. azaltzen diren albisteak etab. zintzilikatzen gaude. SOHAT-en aurkezpena urriak 26an Gasteizen izango da eta ondoren beste bileraren bat egin beharko dugu baloraio bat egiteko eta ekintza eta mobilizazio gehiago antolatzeko. 300 kamiseta ere geratzen dira saltzeko, animatu eta erosi!!!!
ANIMO!! DENON LAGUNTZAREKIN, PAUSOZ PAUSO LORTUKO DUGU!!! SOIN HEZIKETAKO ORDU MURRIZKETARIK EZ!!!!
http://www.blogak.com/sohat
Volver arriba
Ver perfil de usuario Enviar mensaje privado

Mostrar mensajes de anteriores:   
Publicar nuevo tema   Responder al tema    Foros de discusión -> Orokorra Todas las horas son GMT - 1 Horas
Página 1 de 1

 
Cambiar a:  
Puede publicar nuevos temas en este foro
No puede responder a temas en este foro
No puede editar sus mensajes en este foro
No puede borrar sus mensajes en este foro
No puede votar en encuestas en este foro


Powered by phpBB © 2001, 2002 phpBB Group. Template by Intrepid Studios.
Forums ©




Web hosting - Directorio Web - DirectorioURL.com - Deyaboo | Directorio de enlaces web - Lupa.net: El buscador de Internet - Directorio Web - Directorio de enlaces - Cursos de Ingles en Inglaterra - Cursos de Ingles en Verano

PHP-Nuke Copyright © 2005 by Francisco Burzi. Este software es libre, y usted puede redistribuirlo bajo la licencia GPL. PHP-Nuke viene sin garantía absoluta, para detalles, vea la licencia.
Página Generada en: 0.13 Segundos

:: WinterICE phpbb2 style by Intrepid Studios :: PHP-Nuke theme by Mighty_Y :: Traducido y modificado por DragonNB ::